Linkedinek enpresei ematen
dizkien aukerak baliatzea ez da han enpresaren orri bat izatea
soilik; horretaz gainera, komunikazio digitaleko eta pertsonen
komunikazioko estrategia bat behar da, eta beste aukera batzuk
ere ezagutu behar dira, hala nola produktuen orriak.
Tailer honetan, LinkedInek enpresei eskaintzen
dizkien funtzionaltasun eta aukeren inguruko azterketa sakona
egingo da.
HELBURUAK
- LinkedInek
enpresei ematen dizkien abantailak eta lor daitezkeen
helburuak ezagutzea.
- Onlineko irismena
zabaltzea.
- Produktuak
ezagutarazteko baliabide gisa erabiltzea Linkedin.
- Ikusgaitasun
organikoa handitzea LinkedInen eta Googlen. Prospektuak
egiten laguntzea.
PROGRAMA
Abantailak eta helburuak
Ikusiko dugu nola lortu posizionamendu egokia bilatzaileetan,
LinkedInen eta Top of Minden. Employer Branding eta Social
Selling.
Non
argitaratu
Ikusiko dugu LinkedIneko zer kanaletan egon daitekeen
konpainiaren komunikazio digitala eta zer estrategiaren arabera
erabaki behar den han egotea ala ez.
Nola
argitaratu
Zer argitaratu, noiz eta nola funtsezkoa da eraginkorra izan
dadin komunikazio digitaleko estrategia.
Argitaratze-algoritmoari buruzko ezagutza teknikoa eskainiko da,
ahalik eta eraginik handiena lortzeko.
Tresnak
LinkedInen kanpo-tresnak ere ikusiko dira, gure estrategiarako
erabil daitezkeenak LinkedInen kanal askotarikoetan.
NORENTZAT
Marketin-zuzendariak, Marketin Sailik ez duten
ekintzaileak, kudeatzaileak eta sare sozialen kudeatzaileak.
|