Eusko Jaurlaritzak merkataritza alorrean euskara sustatzeko “Eskatu, Eskani Euskaraz” kanpainak aurrera darrai eta bat egin dugu harekin bai Valle de Trapaga-Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak eta bai Baturik elkarteak, gure herriko saltokietan ere praktikan jartzeko, eta horretarako hauxe eskatu nahi genizuke:
Euskalduna bazara eta eguneroko erosketak euskaraz egiteko ohitura baduzu, etor zaitezela Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara, urtarrilaren 18an , 10:00etatik 12:00etara, kanpaina horrekin zerikusia duen oparitxo bat jasotzeko.