Eraldaketa digitalak erritmo
esponentzialean hazten jarraitzen du. Online marketinak, sare
sozialek eta bilatzaileek enpresentzako eta antolakundeetarako
aukera-sorta zabala ireki dute, baina baita galdera anitz ere.
Adierazle garrantzitsuenetako bat Google eta iragarle eta
agentziei eskaintzen dizkien aukera handiak dira.
Duela
gutxi Google-k bere plataforma guztia eguneratu du eta
publizitate-akzio guztien errendimendu handiena lortzeko
garrantzitsuak diren berritasunak eta aldaketak gehitu ditu.
Ikastaro honetan Google Ads-i buruzko zalantza
guztiak argituko ditugu eta bilatzailean kanpaina bat abian
jartzeko orduan zer urrats egoki eman erakutsiko dizuegu.
NORENTZAT
Antolakundetan Google Ads kanpainak nola erabili
eta ezarri ikasi nahi dituzten profesionalei.
HELBURUAK
Ikastaro honek ondoko helburua du: Google Ads
kanpaina bat ezarri eta garatzeak zer abantaila dituen
jakinaraztea, Google Ads Esperientzia berrian SEM
estrategia garrantzitsua dela aintzat hartuta.
Ikastaro honetan ondokoa ikasiko duzu:
- Google Ads
Esperientzia berrian SEM (Search Engine Marketing)
estrategia bat garatzen.
- Antolakunde
guztietan Google Ads-ek zer aukera dituen ezagutzen,
berriztatze ondoren.
- Bilaketa sareetan
eta Google display-en iragarki babestuen kanpaina modu
eraginkorrean kudeatzen, azken aldaketen ondoren.
- Klik-engatik
ordainketa kanpainen emaitzak neurtzen eta testatzen.
PROGRAMA
- Emaitzen marketinari buruzko sarrera.
• SEO eta SEM.
- Nola hasi Google Ads-ekin.
• Hasierako kokapenetan agertzea.
- Google Ads Esperientzia berriaren oinarrizko elementuak.
- Bilaketa sareak eta display.
- Google Ads kanpaina bat planifikatzea.
• Hitz gakoak aztertzea.
• Hitz egokiak aurkitzea.
- Helburuak, segmentazioa eta aurrekontuak definitzea.
• Kontu baten oinarrizko antolaketa.
• Elementu bereizlearengatik segmentatzea.
- Kanpainen egitura eta diseinua.
- Google Ads Esperientza berrian kanpaina bat sortu eta
zabaltzea.
- Iragarkiak luzatzea
- Bilaketa-sareetan eta Dispaly-n Remarketina
- Bideo-kanpainak
- Google Ads kanpaina bat optimizatzea.
• Kontua monitorizatzea.
- Google Ads-en interpretazioa eta reportinga.
|